XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mila esker, amona! - dio Hannok.

Sartzen da etxean eta bere gelara doa.

Zakutoa zabaltzen du eta herensugetxoa ateratzen da jauzika.

- Hemen bizi zara?- galdetzen du.

Hannok baietz egiten du buruaz.

- Eta horko hori zer da? galdetzen du herensugetxoak.

- Horren beroa dagoen hori zer da?.

- Berogailu bat dio Hannok.

- Gure etxea zaharra da.

- Benetako berogailua eta benetako sua dugu oraindik hemen.

- Sua?bafatzen du herensugetxoak.

- Benetako sua?.

- Bai ederki!.

Hannok irekitzen du atetxoa.

- Amak, ordea, ez du inondik ere atsegindio.

- Beti kexatzen da berogailua zikina delako eta lana ematen duelako.

Baina herensugeak bafatzen du pozaren pozez.

- Zorionez topatu zaitut.

- Arin, laga su pixka bat jaten.

- Ikaragarri gose naiz.

Hannok hartu behar du beso gainean.